XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Testu motak

Hala ere, edozein ipuin edo eleberri ezin daiteke edonon koka.

Amsterdam-en edo Argentinan kokaturiko narrazio bat sinesgarria gerta balekigu ere, agian ez genuke sinestuko Euskal Herriko herri txiki batean kokatuko bagenu.

Horregatik, istorioa kokatzen den tokia (ez da berdin hiri batean edo baserri batean kokatzea, edo Suedian edo Euskal Herrian), garaia (duela mende batzuetako istorioa kontatzen bada, ez da bidezkoa autorik, telebistarik... jartzea), pertsonaiak (alegia, Bagdag-en kokatu badugu istorioa eta pertsonaiak hangotarrak badira, ezingo ditugu Jim, Jacques edo Peru izenez izendatu), etab.ak oso kontuz neurtu eta doitu beharreko baldintzak dira egiantza edo sinesgarritasuna eman nahi baldin badiogu narrazio horri.

5. Narrazioaren denborazko ordena (Segida)

Istorioaren denboraren tratamendua bi eratara ager daiteke:

a) denbora kronologikoa jarraituz: lehen, orain eta gero.

Ekintzak nola gertatu, hala eman.

Kontaketa lineala deritzo honi.

b) denboran saltoak eginez, polizi eleberrietan hain erabilia den flash-back (atzera salto) teknika erabiliz gehienetan.

Bata zein bestea, ordenamendu hau denborazko antolatzaile (ikusi zerrenda A.6.2.2.1.), denborazko aditzondo (B.3.3.2.) eta aditz denboren erlazio jokoaz egingo da.

Eta ordenamendu logikoa, kausa/ondorio erara emana datorrena gehienetan, gisa horretako antolatzaileen bidez.

Hona, adibide gisa, ekintzen ordenamendua adierazteko erabiltzen diren denborazko zenbait antolatzaileren joko eta funtzioa:

Sarrera egitekoak


Behin...
behin batean...
antzina...
...batez
...egun bate(a)n

Erritmoa aldatzekoak


berehala...
bat-batean...
halako bate(a)n...
orduan...
...-t(z)earekin batera
geroztik...

Aldia markatzekoak


aurreko egunean...
garai (aldi) hartan...
biharamunean...
egun berean...
handik gutxira...